Futbola

Altsasuren beste garaipen sendo bat

Guaixe 2022ko mar. 14a, 11:35

Erregional maila. Hirugarren multzoa. 22. jardunaldia: Altsasu 4 – Beti Kozkor 2

Altsasuren denboraldi bikainak aurrera darrai eta altsasuarrek euren hamaseigarren garaipena lortu zuten igandean Dantzalekun Lekunberriko Beti Kozkor taldeari nagusitasun handiz 4 eta 0 irabazita. Hasieran Beti Kozkorrek ongi eutsi zion Altsasuri, baina atsedenaldia baino lehen Juan Bautista Garciak Altsasu aurreratu zuen. Bigarren zatian gorriek aukera gehiago sortu zituzten, Javi Morrasek, Javi Guisadok eta Javi Diazek ongi aprobetxatu zituztenak, eta garaipen sendoa lortu zuten: 4 eta 0. 

Erregional mailako hirugarren multzoan Leitzako Aurrerak jarraitzen du lider (51 puntu) baina geroz eta gertuago du bigarren den Altsasu, bi puntura (49 puntu). Eta hain zuzen ere, asteburuan Aurrera liderraren kontra jokatuko du Altsasuk Leitzan. Partida garrantzitsua da, lidergoa baitago jokoan.