Saharako hauts hodeia Sakanan

Guaixe 2022ko mar. 15a, 12:14

Hego-ekialdeko haizeak ekarri du hautsa eta kolore gorriztaz jantzi ditu bazterrak.

Atzo arratsaldean jotzen hasi zen hego-ekialdeko haizeak Saharako basamortuko hauts hodei bat ekarri du berarekin. Meteorologoek gaztigatu dutenez, heldu diren bizpahiru egunetan hala segituko du. Hautsa euriarekin nahastu eta lurrera eroriko da. Ibilgailuetan, kristalean, arropan, paretetan eta bestelakoetan ikusten da hautsaren arrastoa. Aurreko aldietan baino nabarmenagoa izan da oraingo hauts “ekaitza”.