Errepikak bazuen arrazoia

Guaixe 2022ko mar. 16a, 12:28

Ezkila errepika jotzen. ARTXIBOA

Larunbat eguerdian jo zuten, askoren harridurarako.

Martxoak 12, larunbata; eguerdia. Neguko beste egun argitsu bat. Eguerdian ezkila errepikak hautsi zuena. Altsasuar asko harritu ziren ezkila hotsak entzunda, garaiz kanpo jotzen ari baitziren. Ezkila errepikak jotzen dutenek argitu dutenez, Xabierko Frantziskoren kanonizazioaren 400. urteurrenagatik jo zen errepika. Ezkila errepikak Nafarroako makina bat herrietan jo zuten arrazoi beragatik. Xabierraldian ere efemeridea gogoan izan zuten larunbatean. 

Erlazionatuak