30 urteko ibilbidearen kantuak

Guaixe 2022ko mar. 17a, 11:50

Jon Maia 'Hezurbeltzak' ikuskizunean. ARTXIBOA

Jon Maiak 'Kantu bat gara' kontzertua eskainiko du bihar, martxoak 18, Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarrera gutxi gelditzen dira. 

Negu Gorriak taldearen Gure jarrera diskorako idatzi zuen Jon Maia bertsolariak bere lehenengo kanta duela 30 urte. Ordutik, Euskal Herriko hainbat talde eta abeslariendako idatzi ditu kantuak: Gari, Mikel Urdangarin, Anari, Benito Lertxundi, Soziedad Alkoholika, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Gozategi, Ken Zazpi... 30 urteko ibilbidea ospatzeko, Maiak bere hainbat kantu ezagunen bertsioak jasotzen dituen Kantu bat gara izeneko liburu-diskoa kaleratu du, eta diskoan oinarritutako kontzertuak eskaintzen ditu ere. Bihar, martxoak 18, ostirala, 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean izanen da. Pello Ramirez, Gorka Hermosa eta Nacho soto musikariak lagunduta egonen da Maia. Sarrerak 15 eurotan eros daitezke Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian; gutxi batzuk gelditzen dira.