gimnasia erritmikoa

Iskizakoen erakustaldi ederra

Maider Betelu Ganboa 2022ko mar. 22a, 11:30

Erakustaldian parte hartu zuten gimnastak. ISKIZA SAKANA

Eguberrietan atzeratutako erakustaldia martxoaren 12an egin zuten. 

Iskiza Sakana Gimnasia Erritmiko Taldearendako Eguberriak martxora luzatu dira, pandemia zela eta Eguberrietako ohiko erakustaldia atzeratu eta martxoaren 12an egin zutelako, Altsasuko Zelandin. Guztira eskolako eta lehiaketako taldeetako 70 gimnasta inguruk hartu zuten parte, Olaztiko Sutegi eskolakoekin batera. Txikienek 4 urte zituzten, eta helduenek 18. Guztiek erakustaldi polita eskaini zuten. 

Erakustaldia primeran etorri zitzaien aurki jokatuko dituzten txapelketetarako prestatu dituzten koreografiei azken ukituak emateko. Martxoaren 26an Nafarroako Kirol Jokoetako Banakako Gimnasia Erritmikoko lehenengo fasea izanen da Mendillorrin, eta bertan Iskizako bederatzi gimnastek hartuko dute parte, bik hirugarren mailan eta gainontzekoak laugarren mailan.. Horretaz gain, oinarrizko mailako taldekako Nafarroako Txapelketa jokatuko da, eta bertan Iskizako oinarrizko jubenil taldea lehiatuko da. Espainiako Koparako sailkatzea izango dute jokoan.