Futbola

Aurrerak Altsasuren garaipen xenda eten zuen

Guaixe 2022ko mar. 21a, 13:00

Erregional maila. Hirugarren multzoa. 23. jardunaldia: Aurrera 4 – Altsasu 1

Aurrerak eta Altsasuk erregional mailako hirugarren multzoko lidergoa zuten jokoan larunbatean Leitzan eta leitzarrek altsasuarren azkenaldiko garaipen bidea eten egin zuten. Aurrerak partida dominatu zuen. Leitzarrek lau gol sartu zituzten lehen zatian –Buldain eta Woischwill izan ziren golegileak–,eta nahiz eta modu guztietara saiatu, Altsasuk ezin izan zion markagailuari buelta eman. Bigarren zatian Lobok altsasuarren gol bakarra sartu zuen, eta4 eta 1 galduta itzuli zen Altsasu. 

Beraz, Aurrera da liderra (54 puntu) eta Altsasu bigarren da (49 puntu), bost puntura. Datorren asteburuan Altsasuk sailkapenean seigarren den Gazte Berriak taldea hartuko du Dantzalekun.