Ukrainako gerratik ihesi etorritako pertsonak aterpea hartuta daude Altsasuko Otadia aterpetxean joan den astelehenaz geroztik. Haien egonaldia Gurutze Gorria kudeatzen ari da. Hainbat pertsonek erakunde horretara eta Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzura jo dute ukrainar errefuxiatuei babesa adierazi eta beraien burua boluntario gisa eskainiz. Hori ikusita bi erakundeek boluntarioen egitekoa antolatu eta zehazteko bilera deitu dute asteazkenerako.