OihuArima eta Berpiztu taldeak eta Paula Urabaien Burgosen sarituak

Guaixe 2022ko mar. 22a, 13:24
Burgosko Orbe Dantza Txapelketan parte hartu zuten Sakanako dantzariak. UTZITAKOA

Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako bi taldek eta bakarlari batek Orbe Dantza Txapelketan parte hartu zuten Burgosen, eta bi lehenengo sari eta bigarren sari bat irabazi zuten. 

Larunbatean Espainiako Orbe Dantza Txapelketa izan zen Burgosen. Estatu osoko 2.000 dantzari inguruk parte hartu zuten lehiaketan, hainbat kategoritan banatuta, eta Altsasuko Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako bi taldek parte hartu zuten: OihuArima dantza garaikideko kategoria orokorrean eta Berpiztu taldea dantza garaikideko Youth kategorian. Paula Urabaien dantzaria Jazz diziplinako junior kategorian aritu zen ere. Bi taldeak eta bakarlaria sariarekin itzuli ziren Altsasura: OihuArimak lehenengo saria irabazi zuen Saioa Iraizoz Ervitiren koreografia batekin; Berpiztuk bigarren saria irabazi zuen Irantzu Gonzalez Azpirozen koreografiarekin eta Paula Urabaienek lehenengo saria, dantzari errebelazio saria eta Madrilgo dantza eskola bateko udako ikastararorako beka irabazi zituen.