Futbola

Liderraren kontra, ezin

Guaixe 2022ko mar. 23a, 08:30

Emakumezkoen Lehen Maila Autonomikoa. Bigarren faseko mantentze multzoa. Bosgarren jardunaldia: Mulier B 6 – Altsasu 1

Mantentze multzoko liderraren kontra, Mulier B taldearen kontra jokatu zuen Altsasuk larunbatean Salestarretan. Altsasu saiatu zen, baina 13. minuturako Mulierrek Jone Gradosek defendatzen zuen atea zulatu zuen. Altsasuk hasieran eutsi zuen, baina atsedenaldia baino lehen beste hiru gol sartu zituen Mulierrek. Bigarren zatiak ildo beretik jarraitu zuen. Jone Apaolazak Altsasuren markagailua mustu zuen, baina azkenean 6 eta 1 galduta itzuli ziren altsasuarrak Iruñetik. 

Mulier B taldeak lider jarraitzen du (33 puntu), 2 puntura Tuterako Lourdes taldea duela. Altsasu azkena da sailkapenean, bederatzigarren, puntu batekin. Asteburuan seigarren jardunaldia dago jokoan baina Altsasuk astebete atzeratu du partida. Apirilaren 3an, igandearekin, Altsasuk Gazte Berriak taldea hartuko du Dantzalekun, 12:00etan. Asteburu honetan hirugarren jardunaldian atzeratutako partida jokatuko du Altsasuk. Larunbatean sailkapenean zortzigarren den Cortes izango du aurkari, 16:30ean, San Francisco Javier futbol zelaian. Azkeneko bi postuetan dauden bi taldeen arteko partida izango da Erriberan jokatuko dena, eta ea Altsasuk punturen bat lortzeko aukera duen.