Nafarroako Gobernuaren Europe Direct bulegoak, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiarekin eta udalekin eta Cederna-Garalurrekin lankidetzan, zuzenean entzun nahi ditu herritarren aldarrikapenak, ikuspuntuak eta proposamenak. Horregatik, Mintza Gaitezen Europaz izenburupean eztabaida-saio batzuk bat antolatu du Nafarroako sei herritan, tartean Altsasun. Europako Batasunaren hurrengo gizarte politikak finkatzeko funtsezko gaien inguruan: migrazioa, gazteria, enplegua, despopulazioa eta abar.
Altsasuko larunbateko saioan eztabaidagaia enplegua, ekintzailetza eta despopulazioaren aurkako borroka izanen dira. Saioa gaian aditua den pertsona batek aurkeztuko du. Saioak irekita daude hausnarketak edo proposamenak egin nahi dituzten herritar guztiendako. Jasotako iritziak Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren plataformara pasako dituzte. Interesaturik daudenak on-line eman behar dute izena.