Europako auto ekoizle guztiendako egonkortze barrak egiten ditu Altsasuko Iberica de Suspensiones SA (Issa) enpresak. 180 bat langile dituen enpresak bere ekoizpena gelditu zuen aurreko asteko asteazkenetik ostiralera. Gainera, aldi baterako enplegu erregulazio espedientea mahai gainean dago. Altsasuko lantegiak autogintza enpresengatik gelditu du ekoizpena. Haiek lantegiak ixtean Issari eginak zizkioten eskaerak ez dituzte jaso, eta, gainera, ez dituzte eskaera berriak egin. Garraiolarien grebak eta Ukrainako gerraren ondorioak sortutako zalantzazko ziurgabetasun testuinguruan iritsi da erabakia.