Herri Kirolak

Altsasu, herri kirolarien festa

Guaixe 2022ko mar. 28a, 14:30

Altsasuk Etxarri Aranatzen lekukoa hartu zuen eta igandean Nafarroako Herri Kirol Jokoen hirugarren jardunaldia jokatu zen Iortia Kultur Guneko zabalgunean

Altsasu herri kirolarien bilgune izan zen. Eguraldi eguzkitsua, tarteka haizetsua, bidaide, Iñigo Aritza, Andra Mari, Antsoain, Amaiur, Araxes, Igantzi eta Berriozar klubetako herri kirol taldeak gustura ibili ziren Nafarroako Herri Kirol Jokoen hirugarren saioan. Bildutakoen txalo eta animo oihuez lagunduta, lan ederra egin zuten guztiek. Hasieran herri kirol proba konbinatuak jokatu ziren, eta sokatira tiraldiak ondoren.

Datorren asteburuan Igantzik hartuko du txapelketako laugarren jardunaldia.