Saskibaloia

CBASK Jatormanen garaipen garrantzitsua

Guaixe 2022ko mar. 31a, 09:49

CBASK-ekoak, garaipena ospatzen. CBASK

Talde altsasuarrak 64 eta 67 irabazi zion Valle de Eguesi partida oso borrokatuan. Larunbatean Aranguren Mutilbasket hartuko dute, Zelandin

Autonomien Arteko Bigarren mailan dabilen CBASK Jatormanek garaipen ederra ospatu zuen larunbatean Olatzeko kiroldegian, sailkapenean hirugarren den Valle de Egues taldeari 64 eta 67 irabazi eta gero. Markagailuak erakusten duen bezala, lehia oso estua izan zen, baina talde altsasuarrak sinetsi egin zuen, ongi eusten jakin zuen eta puntu garrantzitsuak lortu zituen. 

Larunbatean, Zelandin
Sailkapenean Humiclima da liderra (41 puntu) eta CBASK Jatorman zortzigarren da (32 puntu). Asteburuan txapelketako 23. jardunaldia dago jokoan eta talde altsasuarrak sailkapenean hamaikagarren den Aranguren Mutilbasket hartuko du, larunbatean, 18:00etan, Zelandin.