Futbola

Altsasuk ezin izan zion partidari buelta eman

Guaixe 2022ko api. 7a, 09:00

Emakumezkoen Maila Autonomikoa. Bigarren fasea. Mantentze multzoa. Seigarren jardunaldia: Gazte Berriak 1 – Altsasu 0

Emakumezkoen Maila Autonomikoko Altsasuk seigarren jardunaldiko atzeratutako partida jokatu zuen igandean, Dantzalekun, Gazte Berriak taldearen kontra. Partida lehiatua izan zen, eta Altsasuk puntuatzeko aukera izan zuen, baina altsasuarrek Gazte Berriakek 36. minutuan sartutako golari ez zioten erantzunik eman eta hiru puntuak Antsoainera joan ziren. 

Sailkapenean Tuterako Lourdes da liderra (34 puntu) eta Altsasu bederatzigarren da (puntu bat). Igandean sailkapenean bosgarren den Lagunak taldea izango du aurkari Altsasuk, Lagunak elkartean, 10:00etan.