'Imparable hasta le médula' liburuaren aurkezpena

Guaixe 2022ko api. 6a, 11:06

Elordi Garcia Insausti kazetariak leuzemiarekin gaixo zegoeneko tratamenduak eta bizipenak jaso ditu liburu batean, eta gaur Altsasun aurkezpena eginen du. Liburuaren irabaziak Fundación Josep Carrerasendako dira. 

Diagnostikatu ziotenean ezin zuela sinistu esan du Elordi Garcia Insausti kazetari gipuzkoarrak. Oso azkar joan zen dena, baina ahizpak oparitutako koaderno batean bizitzen ari zen guztia idazten joan zen: medikuek esaten ziotena, tratamenduak, sentimenduak... Denborarekin, eta prozesu luze baten ondoren, ohar horiek liburu bihurtu ditu Garciak: Imparable hasta la médula. Eskertza liburu bat da, baita konzientzia hartzeko liburua ere. Gaur, apirilak 6, asteazkena, 18:00etan, liburuaren aurkezpena eta solasaldia eginen du Altsasuko Iortia kultur gunean.