Eraso matxista salatzeko bi elkarretaratze eginen dituzte

Guaixe 2022ko apirilaren 7a

Indarkeria matxistaren aurkako Itaiaren elkarretaratze bat Altsasun. ARTXIBOA

Sakanako Itaiak salatu duenez, eraso matxista bat izan da Altsasu Institutuan eta erasotuari babesa erakusteko eta gertatukoa salatzeko elkarretaratzea eginen du gaur. Errafailak-ek larunbat goizerako deitu du elkarretaratzea. 

Sakanako Itaiak jakinarazi duenez, aste honetan "azkenaldian Altsasuko institutuan ikasle batzuen partetik aurrera eramandako jazarpen sexualaren" berri izan dute. Erasotuari "babes osoa" helarazi diote, "eta elkartasunerako deia" zabaldu dute. Hortaz, gaur, apirilak 7, 19:00etan, Altsasuko udaletxearen parean elkarretaratzea deitu dute. Errefailak Sakananek "Altsasuko Institutuan gertatutako eraso matxistaren haira" larunbatean, apirilak 9, 12:00etan, elkarretaratzea deitu du, Altsasuko Udaletxearen aurrean. 

Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuko zuzendaritza taldeak ohar bidez azaldu duenez, astelehen gauean, ikasle bat tutorearekin harremanetan jarri zen sare sozialetan ikastetxean baimenik gabe egin zen irudi baten erbilpenagatik. "Biktima laguntza bila etorri da, eta babes hori eman zaio lehen unetik". Institutuak bizikidetza protokoloa aktibatu zuela esan du zuzendaritzak, "biktima babesteko eta gertatutakoa argitzeko". Asteartean "oraindik informazio jasotzeko prozesua irekita" zegoenez, "diskrezioz eta begirunez" aritzeko deia egiten zuen.