Ur horniduragatik ordaintzeko garaia

Guaixe 2022ko api. 14a, 11:19
Altsasuko udaletxea. ARTXIBOA

Joan den urteko hirugarren lauhilekoa ordaintzeko epea 30era artekoa da.

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, Altsasuko Udalak jakinarazi du joan den urteko azken lau hilabeteetako ur kontsumoa ordaintzeko garaia heldu dela. Udal erreziboak helbideratuak dituztenei apirilaren 12an pasako dizkiete kontu korronteetara kostua. Helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Horretarako epea hilaren 30ean despedituko da. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.