Udalak langileen ordezkapenak egiteko zerrenda osatuko du

Guaixe 2022ko api. 11a, 11:28
Altsasuko udaletxea. ARTXIBOA

Udal eraikinak garbitzeko eta zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostua aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda egiteko prozesua jarri du abian, oposizio-lehiaketa sistemaren bidez. Izena emateko epea apirilaren 29ko 14:00etan bukatuko da.

Oposizio lehiaketa sistemaren bidez Obra eta Zerbitzuen Brigadako udal eraikinak garbitzeko eta zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostua aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda egiteko prozesua jarri du martxan Altsasuko Udalak. Hautagaiak baloratzerakoan, epaimahaiak kontuan izanen ditu lan esperientzia (15 puntu gehienez) eta lanarekin zerikusia duen prestakuntza osagarria (10 puntu gehienez). Euskara jakitea ere baloratuko da (5 puntu gehienez).  

Hautapen prozesuan parte hartu nahi dutenek eskabidea eta nortasun agiriaren kopia aurkeztu beharko dituzte. Eta, horrekin batera, eskabidea aurkeztu baino lehen lan eskatzaile edo enplegu bulego batean lana hobetzeko eskaera egin izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko dituzte. Agiri horiek jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatutako kopiak izan beharko dute. Hautapen prozesua despedituta sortuko den zerrendak 3 urteko indarraldia izanen du edo beste deialdi bat egin arte.