Futbola

Altsasuk igoera fasea jokatuko du

Guaixe 2022ko api. 11a, 11:45

Erregional maila. Hirugarren multzoa. 26. jardunaldia: Altsasu 1 – Asdefor 1

Altsasuk Asdefor taldea hartu zuen larunbatean, Erregional mailako lehen faseko azken partidan. Asdefor partida hasi eta berehala aurreratu zen, Altsasuren nahaste bat aprobetxatuta. Altsasuk ez zuen behera egin eta 21. minutuan Montoyak bana berdindu zuen. Berdinketa apurtzen saiatu ziren bi taldeak, baina partida banakako berdinketarekin despeditu zen. 

Erregional mailako hirugarren multzoko lehen fasea bukatu da. Leitzako Aurrera da liderra (61 puntu) eta Altsasu bigarren (56 puntu). Bi talde hauek, Iruña B eta Berriozar hirugarren eta laugarren taldeekin batera, igoera fasea jokatzeko sailkatu dira.