Musika eta dantza eskolen helburuen artean musikariak oholtzara igotzen ikastea dago, beraz, ikasturtean zehar zenbait emanaldi egiten dituzte. Kontzertu hauek oporren atarian egiten dira, eta horrela ebaluazioa amaitu dela ospatzen dute ere. Udaberriko oporren aurretik, beraz, Altsasuko Musika eta Dantzako ikasleek kontzertua eskainiko dute; asteazkenean, apirilak 13, 18:30ean, Iortia kultur gunean. Ikasleen urteko hirugarren izanen da hau. Gonbidapenak kultur gunearen webgunean edo txarteldegian eskura daitezke.