Futbola

Barañaindik puntu gabe etorri ziren altsasuarrak

Guaixe 2022ko api. 12a, 11:00

Emakumezkoen Lehen Maila Autonomikoa. Bigarren faseko mantentze multzoa. Zazpigarren jardunaldia: Lagunak 3 – Altsasu 0

Igandean Lagunak taldea izan zuen aurkari Altsasuk Barañainen jokatutako partidan. Bi taldeak ongi hasi ziren, baina 20. minutuan Lagunakek Janire Lopezek defendatzen zuen atea zulatu zuen eta zortzi  minutu beranduago bigarren gola sartu zuten Barañaingoek. Altsasu partidari buelta ematen saiatu zen, baina ezin. Bigarren zatian hirugarren gola sartu zuen Lagunakek eta horrela despeditu zen partida. 

Sailkapenean Mulier B taldeak berreskuratu du lidergoa (37 puntu), bigarren postura jaitsi den Lourdesek partida galdu eta gero. Altsasuk azken postuan jarraitzen du, bederatzigarrenean, puntu bakarrarekin. Datorren jardunaldia apirilaren 23an jokatuko du Altsasuk, sailkapenean zortzigarren eta arerio zuzena den Cortesen kontra, Dantzalekun 18:30ean hasiko den partidan.