Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko garaia

Guaixe 2022ko api. 25a, 11:16
Erkuden eta Bakea kaleen artean dagoen etxartean autoendako aparkalekua. ARTXIBOA

Aurtengo zerga borondatez ordaintzeko epea maiatzaren 28an despedituko da.

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, Altsasuko Udalak jakinarazi du trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko aurtengo zerga borondatez ordaintzeko epea maiatzaren 28an bukatuko dela. Helbideratutako ordainagiriak apirilaren 23an pasatuko dira kontuetara. Kuotak helbideratu gabe dituztenek La Caixako edozein bulegotan ordain dezakete, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.