Kolore gorri, hori eta moreko eguna

Guaixe 2022ko api. 13a, 10:03

Errepublikaren bandera Soldadu Langile Batailoietakoen omenez eraikitako oroigarrian. ARTXIBOA

Bihar, 12:00etan, Soldadu Langile Batailoietan ibili zirenen omenezko oroigarrian errepublikaren aldeko ekitaldia eginen da.

Pandemiak eragindako bi urteko etenaren ondoren, errepublikaren aldeko ekitaldia hartuko du, atzera ere, Altsasuk. Ostegunean 91 urte beteko dira II. Espainiako Errepublika aldarrikatu zutela. Eta data seinalatu horretan errepublikaren balioak aitortu, haiek indarrean daudela adierazi eta antolamendu politiko gisa estatua errepublika izatea aldarrikatuko du Altsasuko Ezker Batuak. Horrekin batera, lore eskaintza eginen dute Soldadu Langile Batailoietakoen omenez eraikitako oroigarrian. Horrela, Espainiako bigarren errepublika defendatu zuten guztiak gogoan izanen dituzte.