Erregional Mailako Igoera fasea ezin hobe hasi du Altsasuk. Larunbatean lehen kanporaketako joaneko partidan Urroztarra izan zuen aurkari, Urrotzen, eta jokoan zeuden puntuak Altsasura ekarri zituen talde gorritxoak.
Partidan parez pare hasi ziren Urroztarra eta Altsasu, baina 19. minutuan Urroztarrak ate propioan gola sartu zuen eta horrek partida guztiz baldintzatu zuen. Atsedenaldiaren ondoren Urroztarra berdintzen saiatu zen, eta aukerak izan zituen, baina baloia ez zen Gorrizek defendatutako atean sartu. Altsasuk Urroztarraren erasoei ongi egin zien aurre eta 82. minutuan Javi Morrásek sartutako golarekin partida erabakita utzi zuen.
Asteburuan itzuliko partida jokatuko dute Urroztarrak eta Altsasuk, Dantzalekun. Ea Altsasu, duen abantaila baliatuta, partida ona egin eta bigarren kanporaketarako sailkatzen den.