Lointek Gernika Bizkaia saskibaloi taldeak zortzi urtez taldeko eskolta eta kapitain izandako Naiara Diez Fernandez altsasuarrari omenaldi berezia egin zion atzo, igandean, Lointek Gernikak Perfumerias Avenidaren kontra jokatutako partidan. Oroigarriak, opariak eta, bereziki, Maloste lepo bete zuen Marea Granatearen babesa eta txaloak jaso zituen Naiara Diezek. Bere gurasoak ere kantxara atera ziren, esker ona jasotzera. Naiara Diezek bihotzez eskertu zuen omenaldia.