Altsasuko osasun etxe ondoko autobus geltokia, Isidoro Melero kalekoa, ez da erabilgarri egonen gaur, bihar eta etzi. Autobus bidezko garraio publikoa erabiltzen duten pertsonek La Burundesa enpresaren autobusak hartzeko Aita Barandiaran ondoko autobus geltokira, Idertzagain kalera, joan beharko dute aipatu hiru egunetan. Aldaketaren arrazoia aurri egoeran dagoen etxe bat botatzeko lanak dira. “San Joan kaleko 88. zenbakiko etxebizitza da bota behar dutena”, zehaztu du Javier Ollo Martinez alkateak. A-1 autobiako Gipuzkoako noranzko irteeraren ondoan dagoen etxea botatzeko kamioi eta palen lanak trafikoari eraginen dio eta, horregatik, garraio enpresak geltokiz aldatzea erabaki du.