'Los Perros' dantza ikuskizuna Altsasun

Guaixe 2022ko api. 26a, 13:04
Led Sihouette konpainia 'Los Perros' ikuskizunaren une batean. IRANTZU PASTOR

Led Silhouette konpainiak 2021ean arte egoitza egin zuen Iortian, eta bertatik sortutako ikuskizuna aurkeztuko du larunbatean, kultur gunean.

'Los Perros' ikuskizunaren oinarria Altsasun sortu zuten Martxel Rodríguez eta Jon López dantzariek DNA programaren baitan. Biek Lesakako Led Silhouette konpainia osatzen dute.Marcos Morao koreografo ospetsuak zuzendu die lana. Los Perros harremanei buruzko dantza ikuskizun bat da, hunkigarria, zuzena. Dantzaren egunean, apirilaren 29ean, Gaiarre antzokian aurkeztu ondoren, apirilaren 30ean, larunbatean, 19:30ean, Led Silhouette konpainia Iortia kultur guneko eszenatokira itzuliko da, Los Perros ikuskizuna aurkeztera. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke kultur guneko webgunean edo txarteldegian. 

LOS PERROS from Led Silhouette on Vimeo.

 

Ostiralean Los Perros ikuskizunari buruzko erreportajea Guaixe astekarian.