Dantzaren eguna ospatuko dute

Guaixe 2022ko api. 27a, 13:15
2019ko Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna Iortia zabalgunean. ARTXIBOA

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako eta Irantzu Gonzalez dantza eskolako dantzariek emanaldia eginen dute apirilaren 29an, Iortia zabalgunean. 

Dantzaren Nazioarteko Eguna izanen da apirilaren 29an, ostiralean. Dantza aldarrikatzeko eguna da, eta horretarako Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako eta Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako dantzariak kalera aterako dira. Emanaldia Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako 5 eta 11 urte btiarteko ikasleekin hasiko da, 18.30ean, eta 19:30etik aurrera, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako 12 urte gorako ikasleak eta Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako hiru talde ariko dira. Tarte bakoitzak 30 minutu inguru iraunen du.  

Eguraldi txarra eginez gero emanaldia bertan behera geldituko da, eta hurrengo egunean, apirilaren 30ean, egitea baloratuko dute. 

Apirilaren 30ean, 19:30ean, Dantzaren Egunaren ospakizunekin jarraitzeko, Led Silhouette konpainiaren 'Los Perros' ikuskizuna izanen da Iortia kultur gunean.