Saskibaloia

CBASK Jatorman, sailkapenaren erdian

Guaixe 2022ko api. 28a, 12:00

Larunbatean lehen faseko azken partida jokatuko du talde altsasuarrak

Autonomien Arteko Bigarren mailan dabilen CBASK Jatorman taldeak larunbatean Atleet Alfaro taldea hartu zuen Zelandin. Partida estuan, azkenean garaipena etxean ospatu zuten CBASK Jatormanekoek, 66 eta 51 irabazi baitzuten. 

Sailkapenean San Ignacio da liderra, Humiclimarekin 46 puntura berdinduta, eta CBASK Jatorman erdialdean dago, zazpigarren postuan, 40 punturekin. Goi aldeko sailkapeneko taldeen arteko ezberdintasuna, beraz, txikia da. Asteburuan lehen faseko azken partida dago jokoan, 26. jardunaldia. Horrela, sailkapenean hamahirugarren den Cenicero taldearen kontra jokatuko du talde altsasuarrak larunbatean, 16:00etan, Las Villasen.