Arretxek 'La mirada de la tortuga' liburua aurkeztuko du Altsasun

Guaixe 2022ko api. 28a, 14:23
Jon Arretxe idazlea eta Uxue Razkin editorea 'Dortokaren begira' liburuaren aurkezpenean. EREIN/ARTXIBOA

'Dortokaren begirada' Toure detektibearen zortzigarren liburua da, eta orain Arbizun bizi den idazleak gaztelaniazko bertsioa aurkeztuko du maiatzaren 4an, asteazkenean, Iortia kultur gunean. 

Frantzian lapurtutako bitxiak Madrelgo Retiro parkean ezkutatu ditu Tourek. Baina norbaitek lapurtu ditu eta ezkutalekuan dortoka bat agertu da, mezu misteriotsu batekin. Jon Arretxe Perezek Madrilgo Lavapies auzoan girotu du Toureren zortzigarren liburua; Dortokaren begira. Orain, La mirada de la tortuga gaztelaniazko bertsioa kaleratu du. Itzulpena Cristina Fernández Blancok egin du. Datorren asteazkenean, maiatzaren 4an, 18:00etan, Arretxek eta Uxue Razkin editoreak liburu berria aurkeztuko dute Iortia kultur gunean.