Bizi baldintzak hobetzen lan egiten duten entitateendako dirulaguntza deialdia

Guaixe 2022ko mai. 2a, 11:11
Altsasuko udaletxea. ARTXIBOA

Eskabideak Altsasuko Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztuko dira  2022eko maiatzaren 9a baino lehen.

Altsasuko Udalak egin duen dirulaguntza deialdiaren xedea da behartsuak diren biztanleria sektoreen bizi baldintzak hobetzea, integrazioa, aukera berdintasuna, indarkeriarik eza, giza eskubideen urraketak ezagutu eta konpontzeko azterlanak egitea, gizarte arriskuko egoerei aurrea hartzea edo zaurgarritasun, babes gabezia, mendekotasun edo gizarte bazterkeriako egoerak tratatzea ahalbidetuko duten ekimenak sustatzea eta dinamizatzea. Helburu horiek erraztera udalak 7.200 euroko diru saila bideratuko du. Irabazi asmorik gabeko entitate nafarrek aurkez ditzakete eskaerak udalaren deialdi horretara.