Altsasuko Udalak Dantzalekuko udako igerilekuko aurtengo prezioak zehaztu ditu. Ohi bezala, Zelandi kiroldegiko bazkideek sarrera doan izanen dute. Gainontzekoek udako igerilekura sartzeagatik ordaindu egin beharko dute. Horretarako bi modu daude. Uda sasoi guztirako txartela edo bonua eskuratzea da bat. Kasu horretan haurrek 45 euro eta helduek 55 euro ordaindu beharko dituzte. Egun bakarrerako sarrerak, berriz,4,6 euro eta 6,2 eurokoak izanen dira haur eta helduendako. Hamar pertsonatik gorako taldeei %25eko deskontua eginen zaie sarrera puntualetan.