Ezkila sinfonia gaur hasiko da

Guaixe 2022ko maiatzaren 3a

Ezkila txikiak jotzen. ARTXIBOA

Gaurtik irailaren 14ra arte, gurutzetik gurutzera, ezkila errepikak entzunen dira eguerdiro.

Altsasun 134 egunez entzunen dira ezkila errepikak asteartetik aurrera. Gainera, urteko aurrenekoa, atzenekoa bezala, ohi baino luzeagoa izaten da, 15 edo 20 minutu. Gainontzeko egunetan errepika motzagoa izanen da. Ezkila errepika jotzeko ohitura galdu egin zen eta 1970ko hamarkadaren hasieran berreskuratu zuten. Garai batean, maiatzeko gurutzetik iraileko gurutzeraino jotzeaz aparte, altsasuarrek urteberri eguneko auzatearen bitartean eta Santa Ageda bezperan ere jotzen zuten.

Bestalde, gaurtik irailaren 14ra, gurutzetik gurutzera, 09:00etako meza Otadiko Santo Kristo ermitan eginen da.