Mendia

Hiru Mendi Zerrak mendi martxan izena emateko azken egunak

Guaixe 2022ko mai. 3a, 12:20

Maiatzaren 5era arte eman daiteke izena

Maiatzaren 7an Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatutako Hiru Mendi Zerrak mendi martxaren txanda izango da. lbilbide luzea, laburra eta tartekoaren artean aukeratu daiteke, eta maiatzaren 5era arte eman daiteke izena Zirkuitua webgunean. Mendi martxa 7:00etan hasiko da, Burunda pilotalekutik.