Sozialismoak "askatasunaren bandera" altxatu duena eta gizatasunaren aldeko "konkista nabarmenenak" egin dituena azaldu du Sakanako Kontseilu Sozialistak. Aurreko mendearen amaieran sozialismoak "porrot" egin zuela eta sozialismo ekonomikoa bukatu gabe geratu zela azaldu du mugimenduak, eta Langileen Eguna lekukoa hartzeko eta "iraganeko esperientzia kutsi emanzipatzailea berreskuratzeko" balio beharko zuela aldarrikatu zuten. "Langileria eta sozialismoa elkartu ezean, identitate soila bihurtzen da lehenengoa eta utopia eginezin bat bigarrengoa"; hortaz, Kontseilu Sozialistetatik "norabide" horretan ekarpena egin nahi dute, eta "bakoitzaren gaitasune ta ahalmenak kontuan izanda nork bere ekarpena egiteko" deia luzatu zuten.