Haiekin egon ezin zirenak gogoan izaten hasi zuen LAB sindikatuak Langileen Eguneko irakurketa. Egungo egoera jasanezina dela esan zuten, "oinarrian dagoen arazoa betikoa da: sistema ez da bideragarria, porrot egin du, energia eta materialak agortzen ari dira eta larrialdi ekonomikoa areagotzen ari da". Egoera horrek gerrak bultzatzen ditu, eta prezioen igoera ekarri du; soldaten prezioak, aldiz, behera egin dute azken urtetan. "Txiroagoak gara".
Zaintza lanak emakumeen "bizkarrean" jarraitzen dutela salatu zuen LABek, eta "alternatiba" dagoela aldarrikatu zuten: "Banaketa hirukoitzan deitzen diogun horretan dago gakoa: zaintza lanak, enplegua eta ondasunak banatzea". Erronka globala den arren, etxetik hasti behar dutela azaldu zuten. "Burujabetza eskuratu beharko dugu, alternatiba gaurtik eraikitzen hasteko, Langileon Euskal Errepublika eskuratzeko".
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!