Futbola

Altsasuk igoera fasean aurrera egin du

Guaixe 2022ko mai. 3a, 10:00

Altsasu, garaipena ospatzen. ALTSASU KIROL ELKARTEA.

Erregional mailako Igoera faseko bigarren jardunaldian Beti Onak B taldea izango du aurkari

Altsasuk igoera faseko lehen jardunaldia gainditu du, larunbatean Dantzalekun jokatutako lehen jardunaldiko itzulerako partidan Urroztarrari 1 eta 0 irabazi eta gero. Orain bigarren jardunaldiadu aurretik talde altsasuarrak, eta Beti Onak B taldea du arerio. Joaneko partida Atarrabian jokatuko da asteburuan. 

Jubenilen taldeak Maila Nazionalari eutsi dio
Aurreko denboraldian Maila Nazionalera igo zen Altsasuko jubenilen taldea eta kategoria gogor eta garrantzitsu horri eustea lortu du, larunbatean Tudelanori 0 eta 3 irabazi eta gero. Hortaz, datorren denboraldian Maila Nazionaleko taldea izaten jarraituko du Altsasuk.