Haize Berriak eta musika eskolak elkarrekin

Guaixe 2022ko mai. 2a, 14:20
Haize Berriak bandako kideak eta musika ikasleak entsegu batean. UTZITAKOA

Sakanako bandako eta Sakanako musika eskolatako musikariek emanaldia eskainiko dute igandean.

Altsasuko Alde Zaharreko festen eta Artisau Azokaren egitarauaren barruan Haize Barriak Bandak eta Sakanako Musika Eskolek kontzertu bateratua eskainiko dute igandean, maiatzaren 8an, 18:30ean, Iortia zabalgunean. Haize Berriak bandaren 25 urteurren ospakizunekin jarraitzen du, eta dakien moduan ospatzen ari da; musika egiten.