Futbola

Oteizatik punturik gabe etorri zen Altsasu

Guaixe 2022ko mai. 5a, 10:20

Emakumezkoen Lehen Maila Autonomikoa. Bigarren faseko kategoriari eusteko maila. Bederatzigarren jardunaldia: Idoia 4 – Altsasu 2

Igandean ligako azkenaurreko partida jokatu zuen Emakumezkoen Lehen Maila Autonomikoko Altsasuk Oteizan, Idoiaren kontra. Partida oso lehiatuan, Idoia bi aldiz aurreratu zen eta bitan berdindu zuen Altsasuk, baina partidako azken txanpan hobeto aritu ziren Idoiakoak eta, azkenean, 4 eta 2 irabazi zuten. 

Sailkapenean Tuterako Lourdes taldea da liderra (27 puntu) eta Altsasu azkena da, bederatzigarrena (4 puntu). Ligako azken partida Dantzalekun jokatuko du Altsasuk, larunbatean, 16:00etan, lidergoa jokoan duen Mulier B taldearen kontra.