Alde Zaharreko Festak bueltan

Guaixe 2022ko mai. 3a, 15:19
2019ko Alde Zaharreko Festak. ARTXIBOA

Pandemiagatik bi urtez ospatu gabe egon ondoren, asteburuan ospatuko dituzte Altsasuko alde zaharreko euskal festak eta Artisau Azoka. Udalak eta gaztetxeak egitarauak prestatu dituzte

Maiatzeko gurutzearekin batera ospatzen dira Altsasuko Alde Zaharreko festak, maiatzeko lehenengo asteburuan. Azkeneko bi edizioak bertan behera gelditu ziren koronabirusak eragindako pandemiagatik. Aurten Altsasuko Udalak bi eguneko egitaraua antolatu du, maiatzaren 7an eta 8an. Igandean, Artisau Azoka Four plazara itzuliko da, hemezortzi artisauekin. 

Alde Zaharreko festen udalaren egitaraua

  • Maiatzak 7, larunbata
    • 11:30-13:30, Intxostiapuntatik Foru plazara
      Altsasuko Erraldoi eta Buruhandiak Altsasuko eta Etxarri Aranazko gaiteroekin
    • 12:00, Foru plazan
      eLe Festa
      Euskal berriei aitortza eta Mintzodromoa
      Haurrendako tailerrak, auzatea eta Kidam magoa
    • 17:00-19:00, Foru plazan
      Ludoteka eta Gaztetxokoa plazara! 
      Ginkana, tailerrak, jolasak...
    • 18:00-20:00, Gure Etxean
      Lentzeria ikastaroko lanen erakusketa
    • 20:00-22:00 eta 24:00-02:00, Foru plazan
      Café Irlandes taldearekin dantzaldia eta erromeria
  • Maiatzak 8, igandea
    • 10:45, Otadiako Kristo Deuna baselizara
      Altsasuko Udaleko Udalbaltzaren irteera, Altsasuko Txistulariak elkartearekin
    • 10:00-14:30, Gure etxea
      Lentzeria ikastaroko lanen erakusketa
    • 10:30-14:30, Foru plazan
      Artisau Azoka eta Taloak
      Artisauak: Ehoziriak; Amillano, Gaztak; Alejandro Rellán, Makuluak; Juan Manuel Herrero, Buruhandi tailerra; Aritz Asgorreta eta Mikel Zalba, Boj goilarak; Zura lanketa eskola; Asier Crespo, Larrua: Itziar Nazabal, ehun margoa; Iñaki Villanueva, Zura lanketa; Jose Luis Etxeberria, Saskigilea; Ramón Paniagua, Momotxorroak; Taloak; Artilezko nomadak, Artilea; Jesus Mari Olmos, Zura lanketa; Ion Dufurrenea, Kaikuak; Miguel Ángel Arriaga, Zesta punta; Carmelo Llena, Pilotak, eta Álvaro Garcia, Zeramika. 
    • 11:30-13:00, Intxostiapuntatik Iortia zabalgunera
      Dantzari Txiki Eguna
      Irurtzungo Orritz Dantza taldea, Urretxuko Lurra Dantza Taldea eta Sakanako Etorkizuna Dantza taldea
    • 17:00, Burunda frontoian
      Pilota Jaialdia. Eskerrik asko Oinatz!
      Benegoetxea VI pilotariari omenaldia.
      Antolatzailea: Pilotajauko Kirol Kluba. Laguntzailea: Altsasuko Udala
  • 18:30, Iortia zabalgunean
    Haize Berriak Banda Altsasuko Musika eskolaz languduta

Altsasuko Gaztetxearen egitaraua

  • Maiatzak 4, asteazkena
    • 19:30, gaztetxea
      Asanblada
  • Maiatzak 6, ostirala
    • 17:00, Foru plazan
      Haurren txokoa
    • 18:30, Foru plazan
      Txokolatada
    • 19:00, udaletxearen aurrean
      Euskalgintzaren Konseiluaren elkarretaratzea
    • 19:30, gaztetxea
      Pintxopote finala
    • 22:00, gaztetxea
      Bertso afaria
      Maite Garmendia, Aitor Irastorza eta Gorka Pgonabarraga
  • Maiatzak 7, larunbata
    • 12:00, Foru plazan
      Mintzondroa
    • 12:30, Foru plazan
      Sokatira txapelketa
    • 15:00, Zelandin
      Bazkaria
    • 18:00, plazatik
      Eztanda txaranga
    • 21:30, gaztetxean
      Magrak
    • 22:00, gaztetxean
      Kontzertuak
      Urkabe eta Kokonut taldeak
    • 03:00, gaztetxean
      Magrak

Altsasuko Udalak zenbait ohar helarazi ditu: larunbatean 12:00etatik 21:30era eta igandean 10:00etatik 15:00etara Gartzia Ximenez kalea oinezkoendako jarriko da. Bestetik, eguraldi txarrarekin leku aldaketak egonen dira eta Mintzodromoa Gure Etxean izanen da, Artisau azoka Burunda frontoian eta Haize Berriak eta Musika Eskolaren kontzertua Zelandiko kiroldegian izanen da. Bestetik, Jaibusa zerbitzua egonen da, eta arduraz kontsumitzeko deia egin du udalak ere. Festa egunetan etxeko eta familiak ardurak denon artean egiteko eta ezezkoak ezetz esan nahi duela beti gogoratu dute.