Igandean Gaztetxokoa plazara aterako da

Guaixe 2022ko mai. 4a, 09:17

Asteburu honetan karta jokoak eta gazte gunea kalera ateratzea antolatu dute Intxostiapuntan. 

Ostiralero eta larunbatero ekimen desberdinak antolatzen dituzte Intxostiapunta gazte gunearen gazte agendaren baitan. Asteburu honetarako, Alde Zaharreko Festak direnez, larunbatean, maiatzaren 7an, 18:00etan, Gaztetxokoa plazara eramanen dute. Ostiralean, maiatzaren 6an, karta jokoak izanen dira Intxostiapuntan, 18:00etatik aurrera.