Udal eraikinen Energia Aurreztu eta Eraginkortasunerako Plan Zuzentzailearekin Altsasuko Udalak bere jabetzakoak diren eraikinen energia eraginkortasuna hobetu nahi du. Planari segituz, udalak Iortia kultur guneko barruko argiztapena berritu egin du eta lehengoak LED argiengatik ordezkatu ditu. Horrekin batera, aireztapenean bero berreskuragailu bat jarri du udalak. Lanak 33.122 euroko (BEZ kanpo) inbertsioa eskatu dio udalari. Lan horiek egiteko Altsasuko Udalak 12.366,37 euroko dirulaguntza jaso zuen Lehendik dauden eraikinen birgaitze energetikorako jarduketetarako laguntzen programatik, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatua eta Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuak kudeatzen duena.