Igeriketa

Nafarroako Kirol Jokoak Altsasun

Guaixe 2022ko mai. 10a, 09:30

Seigarren jardunaldian lehiatu zen Sakana Igeriketa Taldeko zazpikotea, entrenatzailearekin. UTZITAKOA

Zelandin 84 igerilari lehiatu ziren

Larunbatean Nafarroako Kirol Jokoen haurren mailako seigarren jardunaldia jokatu zen Zelandin. Zortzi taldetako 84 igerilari lehiatu ziren guztira, 60 neska eta 24 mutil, tartean Sakana Igeriketa Taldeko zazpi igerilari: Ane Arregui, Iraide Arrizabalaga, Ane Beltran de Heredia, Asier Fernandez, Ane Mendinueta, Lur Sasiain eta Adrian Tome.