Futbola

Altsasuk Beti Onak taldearekin bana berdinduz ekin dio igoera faseko bigarren kanporaketari

Guaixe 2022ko mai. 9a, 12:45

Erregional maila. Igoera fasea. Bigarren kanporaketa, joaneko partida: Beti Onak B 1 – Altsasu 1

Erregional mailako igoera faseko bigarren kanporaketan Altsasuk Beti Onak taldea du arerio. Larunbatean joaneko partida jokatu zen Atarrabian, eta bana berdindu zuten bi taldeek. Lehen zatian Altsasuk hobeto jokatu zuen eta Salgadok 19. minutuan talde altsasuarraren aldeko gola sartu zuen, baina pozak gutxi iraun zuen, Beti Onak B taldeak bana berdindu zuelako. Bigarren zatian bi taldeak berdinketa apurtzen saiatu ziren, baina ez ziren gai izan eta puntu berdinketarekin despeditu zen lehia. 

Hortaz, datorren asteburuan Dantzalekun jokatuko den partidan erabakiko da igoera fasean zein taldek egiten duen aurrera.