Eskulangileen plaza

Guaixe 2022ko mai. 9a, 14:00

Artisauak zuzenean lanean ikusteko aukera izan zen atzo.

Altsasuar boluntarioek, atzera ere, artisau feria antolatu zuten. Zurginak, zeramika egileak, zapatariak, artzaina, pilotagilea, kaiku egilea eta beste lanean ikusteko aukera izan zuten Foru plazatik pasa ziren guztiak, altsasuarrez aparte herrietatik jendea etorri baitzen. Ohi bezala, talogileek lan handia izan zuten. Eta Gure Etxean jarritako lentzeria erakusketak bat baino gehiago ahozabalik utzi zuen. Urtero bezala ere bi axuri zozketatu zituzten eta 1703 eta 1854 zenbakiek eraman zuten etxera.