Mendi txirrindularitza / BTT

Altsasu BTT Zeharkaldiak 25 urte beteko ditu

Guaixe 2022ko mai. 11a, 12:00

Barranka Txirrindularitza Taldeak ekainaren 12an antolatuta, hiru ibilbideren artean aukeratu daiteke. Izena ematea zabalik dago

Barranka Txirrindularitza Taldea ohi baino gogotsuago dago Altsasu BTT Zeharkaldia antolatzen. Izan ere, BTT proba entzutetsuak 25 edizio beteko ditu aurten, eta egun berezia izatea nahi dute. Ekainaren 12rako zehaztu dute hitzordua, 9:00etan, eta bikerrek hiru ibilbide dituzte aukeran: Luzea (46 km), Ertaina (42 km) eta Laburra (36 km). Izena ematea zabalik dago ekainaren 10eko 12:00ak arte, Barranka T.T-ren webgunean.