Bertsolariak gai jartzaile aritu zirenekoa

Guaixe 2022ko mai. 10a, 08:42

Mintzodromoan hizketatu zirenendako gaiak eman zituzten Idoia Granizo Uribarrenak eta Ekain Alegre Gilek.

Euskal festaren barruan, AEK-k, Mintzakide programak eta Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak 5. eLe festa antolatu zuten. Hasteko, 25 bat pertsona mintzodromoan elkartu ziren eta bi bertsolariek jarritako gaiak izan zituzten hizketagai. Mintzodromoaren ondoren, guztiendako auzatea izan zen. Eta hizkuntzaren festari ikutu miragarria eman zion Kidam magoak.