Pilota

Oinatzen agurrak Burunda zutik jarri zuen

Gema Lakuntza Lopez 2022ko mai. 10a, 13:30

Burunda frontoia txiki geratu zen Pilotajauku klubak Oinatz Bengoetxeari prestatutako agurrarendako. Giroa ikusgarria izan zen.

Carabias-Vicentek eta Mitxelena-Gordok kadeteetan jokatutako partidaren ondoren, Oinatz Bengoetxeak Iker Alustizarekin osatu zuen bikoa, Mikel Senarren eta Mikel Goñiren kontra jokatzeko. Partida polita eskaini zuen laukoteak, Burundako pilotazaleak ase zituena. Giro ederrean, aldarrikapeneko tartea egon zen, Pilotajaukuk frontoia zabalik egotea eskatu baitzion Udalari.