Haur eskolarako eskaera guztiak onartuta

Guaixe 2022ko mai. 10a, 11:44

Emakumezkoa silletarekin Txirinbulo haur eskolaren ondoan. ARTXIBOA

Erreklamazioak egiteko aste hau dute eskatzaileek.

Altsasuko Udalaren webgunean dago Txirinbulo udal haur eskolan plaza eskaera egin duten familien baremazio zerrenda. 28 haurrendako plazak eskatu dituzte gurasoek eta, printzipioz, guztiak onartu dira. Udaletik gaztigatu dutenez, matrikulazioa egitean, onartutakoen egoera alda daiteke taldekatzeen arabera neurtzen baita. Bestalde, udalak jakinarazi du erreklamazio epea ostiralera arte zabalik dagoela. Horretarako, hau eskolakora jo behar da: 948 564 422 telefonora hots eginez edota txirinbulohaureskola@altsasu.net helbide elektronikora mezua idatziz.