Bat, bi, hiru, lau... Go!azen!

Guaixe 2022ko mai. 10a, 11:37

Go!azen 8.0 telesaileko protagonistak. UTZITAKOA

'Lagunak' udako kanta aurkeztu dute Goazen telesaileko protagonistek, eta kontzertu birarekin hasi dira. Maiatzaren 14an, larunbatean, Altsasun egonen dira. 

Gazte belaunaldi asko pasa dira Basakabi udalekutik dagoeneko, izan ere, Go!azen telesailaren zortzigarren denboraldia urte hasieran amaitu zen. Orain, Lagunak udako kanta aurkeztu dute eta kontzertu birarekin hasi dira. Altsasura larunbatean, maiatzaren 14an, iritsiko dira. Iortia kultur gunean bi saio eskainiko dituzte 17:00etan eta 19:30ean, baina dagoeneko sarrera guztiak agortu dira.